• Pasaia biziberritzeko proposamenak

    Gipuzkoako Foru Aldundiak 66 milioiko diru soberakina izan du eta horren harira gu lanean jarri gara, orain arte egin bezala, Pasaia eta pasaitarren bizi kalitatea hobetzeko proposamenak aztertu eta aurkezteko.

    Batzar Nagusietan gure bozeramailea den Markel Olanorekin hainbat bilera egin ostean, lau proposamen egin dizkiogu Aldundiari Pasaia biziberritzeko eta pasaitarren ongizatea hobetzeko. Horien artean ditugu: Donibane eta Lezo arteko bidea, bidegorria egiteko dirua eskatuz, herritarren aspaldiko aldarrikapena dena aurrera eman ahal izateko; Trintxerpetik Toporako sarbidea hobetzeko eskaera ere egin dugu, Eskalerilatan irisgarritasuna bermatuko duen igogailua egitea ere proposatu dugu eta azkenik, Antxon, frontoi berriaren ondoan dagoen Molinao parkearen urbanizaziorako beharrezko dirua ere eskatu dugu, kasu honetan, proiektuaren 3. fasea osa dadin.

    Pasaitarrek nahi dituzten ekintzak dira, herritarren bizitza kalitatea hobetuko dutenak. Dirua egon badago. Zer behar dugu orduan? Borondate politikoa. Besterik ez.

    resized_P1000229

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies