• Parkeak

    Egia da hainbat gauzetan, tokatzen zaigunean besterik ez garela fijatzen. San Pedron aparkatu beharrik ez duenak ez du jakingo zeinen zaila den bertan aparkatzea eta Donibanera oinez joaten ez denak ere, ez du ikusiko zein egoera txar eta arriskutsuan dagoen Lezotik- Donibanerako bidea.
    Oraindik nire semea oso txikia da eta ez gara parkeetara joaten, baina egia da geroz eta gehiago fijatzen naizela gure herriko parkeen egoeraz eta hauek eduki ditzaketen arriskuez. Gauzak horrela, gure parkeen egoera oso kaxkarra dela jabetu naiz. Kolunpio hautsiak, burdinak agerian, eta abar luze batek, gure parkeak, neurri handi batean, seguruak ez izateaz gain, gure txikientzat ditugun aisialdirako guneak batere zaintzen ez ditugun adierazle dira.
    Seguruenik, gehiago dira gazteren batek nahita eragindako kalteak egunerokotasunean eta erabileraren poderioz gertatzen direnak baino, baina horrek ez du esan nahi toki hauek udaletxetik konpondu behar ez direnik, gure seme-alabek jolasteko toki duin eta seguru bat nahi badugu.

     

    parkeak

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies