• Kale garbiketa eta Pasaiako hirigintza hobetu

    Hainbat eta hainbat herritarrek helarazi digute beren ezinegona gure udalerriko kaleek islatzen duten utzikeriagatik. Guk arreta berezia jarriko diogu gai honi, eta modu berezian erreparatuko diogu garbiketari egun Pasaiak transmititzen duen utzikeria eta zikintasun irudi horri aurre egiteko, atez atekoaren inposizioak, gainera, egoera larriagoa bilakatu baitu.

    Gure kaleak eta guztionak diren eremu publikoak kartelez, pankartez eta pintadez josita daude. Gobernu taldeak ez du garbiketa ordenantza bete arazi nahi, eta ondorioz, gure kaleak erabat utziak daude.

    Horregatik, hitz ematen dut gure kaleen mantenu eta garbiketa hobetuko ditugula eta zorrotzak izango garela ordenantzari dagokionean; eta kartelak etab. horretara bideratutako eremuetan jarri araziko ditugu.

    Guk Pasaia garbi bat, atsegin bat eta erakargarri bat nahi dugu, bai bisitarientzat, baina bereziki pasaitar guztientzat.

    Era berean, baditugu hainbat hirigintza arlo hobetzeko, herritarrei Pasaia hobeagoa eskaini ahal izateko. Horiek horrela, degradatutako hiri-eremuak biziberritu eta berdeguneak sortuko ditugu. Hainbat haur parkeen egoera ere hobetuko  dugu eta gazte eta helduentzako aisialdirako eremu berriak sortuko ditugu.

    Guztiona eta guztiontzako den Pasaia nahi dugu guk!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies