• Irisgarritasunaren  beharra

    Irisgarritasunaren beharra

    Aurten lehenengo oporrak izan dira nere semearekin. Egun batzuk eman ditugu kanpoan, eta ume batekin zoazela (eta batez ere umearen karroarekin), lehen antzematen ez zenituen hainbat gauzaz konturatzen zara.
    Izan garen herrian, irisgarritasunaren beharra ez da ikusi, edo agintariek ez dute ikusi nahi izan. Umerik gabe edo gurpildun aulkirik gabe doazen pertsonak dira antza, txikikeriak diruditen baina hain oztopotsuak diren barrerak ikusten ez dituztenak.

    Herri honetan, espaloi estuak ziren nonhai. Bi pertsona elkar gurutzatzen baziren, bat espaloitik jeitsi beharrean ikusten zen. Haurraren karroarekin gindoazela, espaloiean farola bat topatzen genuen bakoitzean, karro eta guzti jeitsi behar izaten ginen errepidera. Zebrabideak gurutzatzerako orduan, espaloia ez zegoen jeitsita haurraren karroa (edota gurpildun aulki bat) erraz pasa ahal izateko. Eta bukatzeko, hainbat pasabidetan ez zegoen espaloirik, harritxoz egindako bideak baizik, honek aulkiarekin sortzen duen hautsa eta mugimendua kontutan hartu gabe. Ziurrenik beste hainbat arazo egongo dira, baina momentuan, norberari tokatzen zaizkionaz konturatzen gara.

    Esan behar dut, herri hau Euskal Herritik kanpo zegoela. Ez zait tokatu (salbuespenak salbuespen, noski), gurean hain goitik behera irisgarritasuna kontutan hartzen ez zuen herri bat ezagutzea.

    Pasaian, erabateko irisgarritasuna lortzeko pausu anitz eman behar ditugu oraindik. Batzuk konpontzeko bidean daude (Lezo-Donibane bidegorria), eta beste batzuk aldiz, ez dirudi udal gobernuak inongo asmorik duenik hauek konpontzeko (eskalerillas, kasu). Baina edonola ere, pausu batzuk eman dira, eta pixkanaka, pausu guztiak eman daitezen egingo dugu lan gure taldetik.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies