• Herritarren egiazko parte hartzearen alde

    Datozen udal hauteskundeak erabakigarriak direla esaten dugunean arrazoi hainbatengatik esaten dugu. Aldaketa errealitate bilaka daitekeelako, baina bereziki herritarrek dutelako azken hitza eta herritarrek paper oso garrantzitsua jokatuko dutelako guztion etorkizunari begira.

    Herritarren parte hartzea garrantzitsua izan da eta izango da beti, herriari hitza ematea ezinbestekoa delako herrigintzari eta udalgintzari dagokionean.

    Zoritxarrez ohikoak bilakatu dira azken urteotan jarrera inposatzaileak herriaren izenean justifikatu nahi izan dituztenak, baina herriarekin bat egin ordez herriaren aurka egindakoak besterik ez dira izan.
    Pasaian, pasaitarren gehiengoaren izenean inposatu zaigu hondakin sistema, herriari hitzik eman gabe, eta orain, lau urte geldirik egon ostean, hauteskundeen atarian, gobernuak herriari hitza ematea erabaki du, nahi duen gaietan eta nahi duenean noski. Horren adibide ditugu, Antxoko zein liburutegiaren inguruan gobernuak martxan jarritako parte hartze prozesuak. Gogora ekarri nahi nituzke aurretik egin direnak, eta haietatik jaso eta entzundakoak kaxoi batean ahaztuak geratu direnak legegintzaldi guztian. Orain berriz, zerbait egin dela eta egingo dutela saltzeko asmoz, badatoz berriz ere parte hartze prozesuekin, baina hori ez da herritarren parte hartze erreala, horrek gerora jarraipenik ez badu behintzat, orain arte erakutsi duten modura.
    Guk aldiz, jarrera eta eredu inposatzaileetatik urrun kokatzen dugu gure eredua, herritarren parte hartze errealean oinarritzen duguna; izan ere, gure asmoa da bestelako Pasaia herritarrekin eraikitzea, herritarrei entzunaz, gertutasunez eta entzute aktiboan oinarrituz gure jarduna. Horregatik, Pasaiarako etorkizunerako proiektua herritarrekin bat eginez, elkarlanean eta pasaitarrei hitza emanaz eratu eta osatu nahi izan dugu. Baina hau ez da hemen amaituko, herritarren proposamenak, kezkak eta beharrak gaur bezalaxe bihar ere izango ditugulako kontutan eta horiei erantzuna emateko zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko pasaitarren egiazko parte hartzean oinarrituko dugulako gure eguneroko jarduna udaletxean.
    Guk elkarlanean, pasaitarrengan eta bereziki egiazko parte hartzean sinesten dugu!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies