• Festen  politizazioa

    Festen politizazioa

    Festak bai, borroka ere bai. Hori izan da ezker abertzalearen lema. Festetan ere ez du barkatu, eta kartelak, kamixetak… denetarik izan eta ikusi dugu denontzan beharko luketen jaietan, beraiena edozein zirrikitutatik sartuz.

    Baina hare itsusiagoa iruditzen zait, udal eraikinetan horrelako kartelak zintzilikatzen uztea. Adierazpen askatasuna? Hori ez da adierazpen askatasuna. Hori festen politizazioa eta zikinkeria besterik ez da.

    Hainbat kasu genituzke hau erakusteko, baina oraingo honetan, Pasai Donibaneko festak direla eta, argazki esanguratsu batekin natorkizue. Santiago plazan, udaletxe zaharrean, eraikin erdia okupatzen duen Ernairen kartela. Udal eraikina izanik, zergatik du gazte talde batek baimena eta aukera, bertan sartu eta dimentsio horietako kartela zintzilikatzeko? Ezker abertzalearen taldea ordez, beste edozein talde izango balitz goitik beherako kartela zintzilikatu nahiko lukeena, baimenik izango ote luke? Eta zenbat iraungo luke kartelak zintzilik? Zergatik ikusi behar dugu zintzilik, pasaitar guztiona den etxean, talde zehatz baten kartela?

    Beste behin ere, ezker abertzaleak festak bere propaganda politikorako erabiltzen ditu, herritarrei inongo errespeturik gabe.

    Hau horrela, nik nere eslogana garbi dut. Festak bai, baina denontzat. Eta kitto.

     

    ernai

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies