• Independentzia?

    Independentzia?

    Irailak 11, Kataluniako Diada, Katalanen eguna. Eta aurten, iaz bezala ere, independentziaren galdeketa hizketagai nagusi.

    Ni abertzalea eta independentista naizen aldetik, nire erantzuna galdeketa baten inguruan argi daukat: BAI. Zalantzarik gabe.

    Ongi ulertzen ez dudana aldiz, galdeketaren aurkako kanpaina hori da. Kontsultak, hauteskundeak, herri galdeketak, erreferendumak… demokraziaren bide garbiena dira. Jendeari zer nahi duen galdetzea, ariketa sanoa da, eta beraz, independentziaren aurka dauden katalan, euskaldun edo eskoziar horiek, ezezkoa bozkatzeko askatasun osoz arituko lirateke.

    Zergatik orduan galdeketaren aurka egon? Nik garbi dut, ezezko botoa emango luketenak, beldur direlako galdeketa ez ote duten galduko. Munduko gauzarik antidemokratikoena iruditzen zait niri hori: “galdeketa batean nik nahi dudana aterako ez denez, galdeketa debekatuko dut eta kitto”.

    Horregatik nik argi dut. Eskoziarrei laster galdetuko zaien bezala, nik ere niri galdetzea nahi dut: Independentzia? Nik BAI. Eta ezezkoek ere bozka dezatela askatasun osoz.

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies