• EUS ta Punto!

    EUS ta Punto!

    Puntu EUS domeinua dagoeneko gizarteratu da; euskaldunon komunitatea trinkotzea helburu duena. Euskaldunon komunitatea, euskara, euskararen erabilera…

    Pasaia ez da herri bereziki euskalduna. Urteetan izan dugun migrazioaren ondorioz, belaunaldi zaharrenek ez dakite euskeraz, eta nahiz eta gazteenek ikastolan ikasi, dakitenen eta ez dakitenen nahasketa horretan gaztelera da gailentzen den hizkuntza beti.

    Euskal Herria, Euskal Hizkuntza, herriz herri eraikitzen da, eta bakoitzak bere aportazio txikia eginez, Pasaiako udaletxean gure taldeak  mozioa aurkeztu dugu; Euskararen normalizaziorako, inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak erabili behar ditugulako.

    Honek ez du arazoa bere osotasunean konponduko, baina puntu.eus domeinuak, zalantzarik gabe, lagunduko du. Hori dela eta, norbanakoak egin lezakeenaz gain, erakunde publiko nahiz pribatuek ere bere aletxoa egin beharko lukete.

    Prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango da. Denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Horregatik eskatu dugu udaletxean pasaia.eus domeinua erregistratu eta aktibatu dezala, aipatu daten artean, hartara, abenduaren 3rako martxan egon dadin.

    Eta norberak egindakoa ere laguntza handikoa izan daitekeenez, herriko partikular eta enpresak ere animatzen ditugu .EUS domeinua erregistratzera.

    Animatu!!

     

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies