• Abortuaren legean, inkestak irabazle.

    Abortuaren legean, inkestak irabazle.

    Onartu behar dut izugarri pozten nauela abortuaren legea bertan behera uzteak.

    Ez naiz hala ere, “en mi coño mando yo” eta horrelakoen zalea. Eztabaida sakoneko gaia iruditzen zait abortua, eta horrelako esaldiak, zatarrak ez ezik, hain mamitsu eta garrantzitsuak diren gaiak esaldi xehe batean (maila horretako esaldi batean) laburtzeak, gaiari, ez duen sinpletasun bat ematen zaiola iruditzen zait.

    Esan bezela, izugarri pozten naiz lege proiektu hau aurrera atera ez delako, baina ez gaitezen engainatu.

    Lege proiektu hau aurrera atera ez bada, ez da jendea kalera atera delako izan. Ez da hainbat manifestazio eta elkarteratzeen ondorio izan. Lege proiektu hau aurrera ez ateratzearen arrazoia, bakarra izan da: inkestek alderdi popularrari ematen zizkioten emaitzak. Beste behin ere, kalkulu elektorala medio, alderdi popularrak erabaki bat hartu du. Eta hori izan da arrazoi bakarra. Jendea kalera ateratzea ez da arrazoi nagusia Rajoyrentzako. Beti esan ahal izango du gehiengo isil hori etxean geratzen dela.

    Arrazoi bakarra, botuak dira. Beste behin ere.

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies