• Elkartasun mezu hipokrita

    Trintxerpeko alkateordeari kotxeko gurpilak lehertu dizkiotela jakin dut gaur. Beste batzuek ez bezela, gure aldetik, BETI, eta BEHIN ETA BERRIRO gaitzetsi ditugu honelako jokaerak. Ez zaizkigu INOIZ ez zilegiak ez justifikagarriak iruditu. Eta INOIZ EZ azpimarratu nahi dut. Ez batzueri egin zaizkienean, ez beste batzueri egin zaizkienean. Ez lehen, ez orain.

    Batzuek aldiz, behin eta berriz justifikatu dituzte jokaera hauek. Justifikatu, eta gainera elikatu. Eta orain, euren kontra bihurtu direnean, errua besteona da. Beraiek behin eta berriz ontzat emandako prozedurak ez omen dira legezkoak euren kontra egiten direnean.

    Pasaiako gobernu taldeak atzo emandako prentsaurrekoan hainbat gezur entzun ahal izan nituen. Eta egia esan behar badut, gehienak, berdin zaizkit. Denborak jarriko ditu agerian. Baina onartu ezin dudana da, inondik inora, gure elkartasun mezuak hipokritak direla esatea da.

    Erabat gaitzesten dugu Trintxerpeko alkateordearen aurkako erasoa, Donibanekoaren aurkakoa gaitzetsi genuen bezela. Baina baita ere gainontzeko alderdietako zinegotziek jasan dituztenak, nik barne.

    Beraz, hor doa ba oraingo honetan ere nire elkartasun mezua. Batzuen ustez hipokrita bada ere.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies