• Elkarrizketa, bizikidetza eta gainerako erakundeekin elkarlana

    Atzean utzi behar ditugu biktimismoa eta konfrontazio politika. Hitz egiteko, adosteko eta lan egiteko garaia da, elkarlanean, herritarrekin, eragileekin eta gainerako erakundeekin Pasaiarako eta pasaitarrentzako onuragarriak izango diren proiektu berriak garatzeko.

    Guk guztientzat gobernatuko dugu, herritar guztien iritziak izango ditugu kontutan, eta herritar ororen iritziak errespetatuko ditugu. Bizikidetzaren alde egingo dugu lan, gure udalerriak duen aniztasuna aintzat hartuta eta errespetatuta.

    Gure udal jarduna kudeaketa onean, eraginkortasunean, gardentasunean eta bereziki, gertutasunean oinarrituko dugu. Pasaiarekin eta pasaitarrekin konprometituak gauden herritarrak gara, eta herritarrak entzunda lan egin eta gobernatzea da gure nahia, ezinbestekoa delako pasaitarren beharrak ezagutzea, horiei erantzuna emateko.

    Udala pasaiatarren zerbitzura jarri nahi dugu; udal jardunaren eta erabakien parte egin nahi bai ditugu herritarrak.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies