• Ekonomia sustatu eta enplegua sortu

    Langabezia tasa altua da gure udalerrian, horregatik, gure lehentasuna tokiko ekonomia sustatzea izango da neurri eta proposamen zehatzekin, Pasaiako eragile ekonomikoekin etengabeko elkarlanean. Horrela lortuko baitugu kalitatezko enplegua sortzea eta guztiok gure bizi proiektua Pasaian bertan garatzeko aukera izatea.
    Gure proposamen zehatzak:
    – Tokiko merkataritza dinamizatu, lagundu eta sustatu merkatari eta ostalariekin proiektu berriak garatuz.
    – Enpresa sorrera indartu eta negozio berrien irekiera erraztu, horretarako beharrezkoak diren tramiteak azkartuz.
    – Enpresen berrikuntza, ekintzailetasuna eta lehiakortasuna sustatu.
    – Krisiaren aurkako plana garatu inbertsioetara bideratutako diru partidak handituz enplegua sortzeko.
    – Oarsoaldeako Garapen Agentzian modu aktiboan parte hartu Pasaiako suspertze ekonomikoa bultzatuko duten foro sozioekonomikoak garatzeko.
    – Portuarekin eta bere enpresekin epe luzera begirako akordioetara iritsi kontratazioetan pasaitarrak lehenetsi ditzaten.
    Legegintzaldi honetan, Pasaiako jarduera ekonomikoa suspertzea ez da lehentasunezkoa izan egungo gobernu taldearentzat. Guretzat aldiz ezinbestekoa da gure udalerriari bultzada ematea, eta horretarako, ekonomia sustatzea beharrezkoa da, betiere, tokiko eragile guztiak kontutan izanda eta haiekin elkarlanean arituta.
    Baina horretarako, pasaitarren babesa beharko dugu datozen udal hauteskundeetan.
    Hori dela eta, pasaitarrak maiatzaren 24an bozkatzera joan daitezen animatu nahi ditut, Pasaiak behar duen aldaketa eta bultzada egi bilakatzeko. Gurekin bestelako Pasaia posible delako.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies