• Danbor hotsak!

    Txikitatik gustatu zaizkit danborrak, eta noski danborradak. Karmengo festetan, Karmengo egunean, arrantzale trajea jantzi eta hor ateratzen nintzen danborra jotzera, tente, zuzendariari so. Egiten ari nintzena erabat garrantzitsua zen!
    Urteak pasa eta Trintxerpeko haurren danborrada desagertu egin zen. Egia esan, arrazoia zein izan zen ez dakit. Ume nahikorik ez zen? Antolatzaileek antolatzeari utzi zioten? Ezin esan. Baina atsekabez hartu nuen berria.
    Aurten, Trintxerpeko guraso talde batek berriz ere ohitura polit hau berreskuratzeko ahalegina egin du. Baita lortu ere! Dendaz denda, tabernaz taberna, eta gure Batzokitik ere pasa dira danborrak erosi ahal izateko diru eskean. Lan neketsua, baina emaitza zoragarria izango duena, seguru.
    Gaur Karmengo eguna da, lan hori guztiak zertan eman duen erakusteko eguna. Seguru nago haur Trintxerpetar asko eta asko urduri egongo direla gure herriko kaleak danbor hotsez estaltzeko ordua emateko zain.
    Hemendik, mila mila esker guraso horiei guztiei, egindako lanagatik eta berriz ere danborrari txiki guztien ilusioa pizteagatik.
    Aio! Oraindik ere barruan dudan danborrari txiki hori ere urduri dago eta banoa danborrada ikustera!

    danborrada Trintxerpen

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies