• BILDU, INPOSIZIO HUTSEZ

    Ostegun honetan jarriko dute martxan atez ateko sistema Trintxerpe eta San Pedron. Horrela, Bilduk bere helburua beteko du: Pasaia osoan hondakin bilketarako sistema gisa atez atekoa ezartzea, inposizio hutsez eta pasaitar asko eta askoren nahiaren aurka bada ere.

     Ez dute ezertarako balio izan jasotako sinadurek, manifestazioek ez eta herri kontsulta egiteko pasaitarrek eta gure taldeak egindako eskaerek ere. Badirudi gai honetan Bilduk ez duela herriari hitz emateko inolako asmo ezta interesik ere. Zer esango duten beldur direlako?

     Udal gobernua Pasaia osoan atez atekoa inposatzearekin obsesionatu da; edozeinen eta edozerren gainetik egin dute, herritarrak, sistema osoak duen kostu totala eta horrek udal diru-kutxan eta pasaitarren poltsikoetan izango duen eragina kontutan izan gabe. Bilduko gobernuak beren zeregin, lan eta udaleko inbertsio guztiak hondakin sistema ezartzera bideratu dituzte, alderdiko interesak defendatzeko helburuz, noski. Gobernu taldeak ez du beste eredurik aztertzeko edota ezari ahal izateko aukerarik eman, ez Pasaian, ezta atez atekoa inposatu duten beste zenbait Gipuzkoako herrietan ere. Agerian geratu da entzuteko eta akordioetara iristeko Bilduk duen gaitasun eza, batez ere beraiek ez bezala pentsatzen dutenekin. Bilduk komeni zaienean eta jasotako emaitza aldekoa denean soilik entzun eta eman die hitza pasaitarrei, beste kasu guztietan, inposaketa izan da bidea.

     Pasaian ez dute benetako parte hartze prozesurik egin, behin eta berriz, parte hartze prozesuetaz harro hitz egiten badute ere. Herritarrek ez dute hondakinak biltzeko zein sistema nahiago duten esateko aukerarik izan. Bilduren inposaketa herritarrekin etengabeko tira-biretan oinarritu da, pasaitarrek hainbatetan adierazi baitie udal gobernuari sistemarekiko aurkakotasuna, baina Bilduk beste aldera begiratu eta entzungor egin die. Emaitza: atez ateko sistema Pasaia osoan.

     Inposaketa eta konfrontazioa da Bilduren politikaren oinarria. Bilduk ez du galdetzen, ez du kontsultarik egiten, inposatu egiten du. Bildu ez da akordioetara iristen, gabeziak estaltzeko konfrontaziora jotzen du. Baina gobernu batek ezin du herria kontutan izan gabe gobernatu; kontrola, inposaketa eta konfrontazioa ez dira bide-lagun onak.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies