• Atez atekoari ezezko borobila. 5. Edukiontzia Pasaia osorako.

    “Guztia herriarentzat, baina herria gabe”. Horrela laburbildu genezake egungo legealdia, eta baita EH Bilduren eredua eta gobernatzeko modua ere.

    EH Bilduk bere sistema inposatu digu Pasaian, herriari bizkarra emanez, alderdiko helburuak betetzeko.

    Pasaiatarrek hainbat eta hainbat alditan aldarrikatu dute 5. Edukiontzia, hainbat manifestazio egin dituzte, atez atekoaren aurkako sinadurak bildu dituzte eta behin baino gehiagotan herri kontsulta eskaera ere egin dute. Guztietan EZETZA jaso dute. Horixe da EH Bilduk harrotasunez saltzen duen bere herri partaidetza.

    Aitzitik, GUK BENETAKO HERRI PARTAIDETZAN SINESTEN DUGU.

    Gure eredua ez da inposaketan oinarritzen, ezta EH Bilduren “ordeno y mando” jokabidean ere; gure eredua elkarlana eta entzute aktiboa ditu oinarri, benetan uste dugulako herriari hitza eman behar zaiola, herritarrei entzun egin behar zaiela; guk herritar guztien alde egingo dugu lan, herritar guztientzat gobernatuko dugu.

    Horregatik, GURE APUSTUA IZAN DA, DA ETA IZANGO DA 5. EDUKIONTZIA PASAIA OSORAKO, baina herri kontsulta loteslea deituko dugu pasaitarrek erabaki dezaten zein sistema nahi duten gure herrirako.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies