• Alokairuaren aldeko apustu irmoa

    Guztiona eta guztiontzako Pasaia eraiki nahi dugu, guztiok gure bizi proiektua Pasaian garatu ahal izatea bermatu nahi dugu.

    Horretarako ezinbestekoa da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea,batetik,  baina baita etxebizitza sarbidea erraztea ere bestetik, pasaitar guztiei etxebizitza eskubidea bermatzeko.

    Guk alokairuaren aldeko apustu irmoa egiten dugu Pasaian, eta apustu hori proposamen zehatzen bitartez gauzatuko dugu:

    –          Hobariak emango dizkiegu OHZ zergan etxebizitza hutsak alokairuan jartzen dituzten jabeei.

    –          Lokal komertzialak etxebizitza bilakatu ahal izatea ahalbidetuko dugu, betiere ekintza komertzial eta bizi-tokien oreka mantenduz.

    –          Etxebizitza sail bat sortu, etxebizitza hutsen jabeekin hitz egiteko, udaletxeak gainbegiratuko lukeen BOEa sustatuz.

    Jakin badakigu   errealitatea eta pasaitarren beharrak aldatu egin direla krisiak, lan-ezegonkortasunak, gizartean emandako aldaketak eta pentsaera aldaketak- erostetik, alokatzera- eraginda.

    Horregatik, aurrean dugun errealitate berri honi erantzuteko beharrezkoa da datozen urteetarako aurreikusitako ekintza eta proiektuak egungo egoerara egokitzea pasaitarren behar eta eskaera berriei erantzuteko.

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies